Buscador global
Mostrando del 1 al 10 de 20 resultados filtrando por: PrimariaInterdisciplinar
Trukoa dauka!
Publizitate-munduaren ezagutza eta ikasketa kooperatiboa lotzen dituen baliabidea. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Design Thinking prozesu bat erabiliz eta magiaren munduaren metaforak erabiliz, ikasketa kooperatiboaren onura pertsonal eta sozialei buruzko publizitate-kanpaina bat diseinatu eta burutuko dute.
GPSa
Ingurune hurbila ezagututa, ikasleek, talde kooperatiboetan, beren herriko ibilbide-gida interaktiboa sortu eta zabalduko dute. Eduloc aplikazioan jarriko dute.
Zuri-beltzean bizi zirenean
Ikasleek ikerlan bat egingo dute, XX. mendeko berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan adin bereko haurrak nola bizi ziren jakiteko. Horretarako, zuzeneko lekukotzak jasoko dituzte beren familia-ingurunean.
Egindako ikaskuntzak irudikatzeko sorkuntza dramatikoa prestatuko dute. Gainera, informazio-liburuxka bat egingo dute, ikusleak antzezpenera gonbidatzeko.
Behin batean... bazen estutxe bat
Hezkuntza Baliabide ireki honek eskola-objektu baten kontakizun autobiografikoa egitean oinarritutako sekuentzia didaktikoa planteatzen du, pertsonifikazio-teknika erabiliz.
Ikasleria produktu bat elaboratzeak dakarren guztiaz jabetuko da -energia-gastuaz, naturan duen eraginaz-, eta konturatuko da ezinbestekoa dela iraunkortasun-irizpideak erabiliz burutzea elaborazio-prozesu osoa. Gizakiaren jardunak zer dakarren aztertuko da, kritikoki analizatuko da, haien kontsumo-erabakiek duten eragina ulerzeko.
Erromatar erara
Ikasleek Antzinako Erromari buruzko hainbat alderdi ezagutuko dituzte, eta erromatar munduari buruzko jolas bat sortzeko erabiliko dituzte. Jokoa sekuentziaren azken emaitza izango da. Horretarako, gamifikazio-baliabideak erabiliko dituzte probak eta mahai-jokoaren arauak sortzeko.
ARTEmatikaMENTE
Kandinsky, Picasso eta mosaiko arabiarrak Lehen Hezkuntzako klaseetara iritsi dira. Mosaikoak sortzea eta margolari garaikideen koadroen bertsio propioak egitea izango dira ikasleek aurrez aurre izango dituzten zereginetako batzuk. Sekuentzia amaitzeko, beren sorkuntza guztiak erakutsi beharko dituzte beraiek antolatutako arte eta matematika erakusketa batean.
KLAS, KLAS, emozioak eszenara!
Sekuentzia hau proiektu bat da. Oinarrizko emozioak eta gizakiarengan duten bizi-funtzioa antzematea du helburu, bai eta horiek hautemateko, izendatzeko eta ulertzeko autoezagutza ere. Azkenik, emozioek bizitzako gertaerei nola egokitzen diren aztertzea garapen pertsonala, intelektuala eta sozio-afektiboa lortzeko.
Argia eta zientzia agertokira
Zientzia- eta magia-ikuskizun bat diseinatu beharko dute, non argiaren ezaugarriez ikasitako guztiaz baliatu beharko duten.
HBIaren helburua STEAM gaitasunak garatzen laguntzea da. Sekuentziak mundu zientifikora eta bere lan-metodora hurbiltzen gaitu, argia eta bere propietateak aztertuz. Ikasleek zientzia eta magiako saio-ikuskizun bat diseinatu beharko dute, ikasitako guztia jokoan jartzeko eta magikotzat har daitezkeen fenomenoak zientifikoki justifikatzeko.
Dena mugitzen da!
Proiektu teknologiko honetan ikasleek jostailuzko garajeak eraikiko dituzte benetako arazo bati irtenbidea emateko. Talde kooperatiboetan, erronka gauzatuko dute, ideia bat planifikatzetik hura gauzatu arte, polea, arrapala eta palanka diren makina sinpleei buruzko ezagutzak erabiliz.
Luz y ciencia a escena
Este REA tiene como objetivo contribuir al desarrollo de las competencias STEAM. Se aborda el estudio de la luz, sus propiedades, características y usos a través de la investigación documental y experimental (método científico).
Objetivos:
– Interpretar fenómenos naturales utilizando métodos empíricos.
– Identificar y comprender las propiedades de la luz y su aplicación.
– Valorar la Ciencia como disciplina que ayuda a entender la Naturaleza y a tomar decisiones.