Buscador global
Mostrando del 201 al 210 de 222 resultados para: La guerra de Nuestros Abuelos filtrando por: Euskera

Organikan formulatzeko artea
OER (Baliabide Hezitzaile Irekia) honek konposatu organikoen (hidrokarburoak, oxigenatutako funtzio-taldeak eta nitrogenatutako funtzio-taldeak) formulazioa eta nomenklatura aztertzea du helburu. Gai hau jorratzeko, hainbat erronka proposatzen dira, non jarduera desberdinak ikasleei hidrokarburo, oxigenatutako konposatu eta nitrogenatuekin lotutako banakako probak gainditzen laguntzeko diseinatuta dauden. Ikasleak inplikatzeko, hainbat zeregin eta jarduera proposatzen dira, non jolasek eta lankidetza-lanak garrantzi handia duten, ikaskuntza-metodologia aktiboak sustatuz. Proba desberdinak azken produktuak lortzera bideratuta daude, non banakako zein taldeko ekarpenak ebaluatzen diren.

Geopaisaiak
HBI hau kanpoko agente geologikoak eta erliebeak eta paisaiak eratu eta aldatzen dituzten ingurumen alderdiak lantzen dituen proposamen didaktiko bat da. Ikaskuntza egoera bat da, non ikasleek zenbait konpetentzia-ataza egiten dituzten. Laborategian eta Sarean ikerketak egiten dituzte, simulazio eta argazkien bidez, hausnartu egiten dute, ondorioak ateratzen dituzte, eztabaidatu eta txostenak, taulak, glosarioak, etab. egiten dituzte. Ikasitakoa “Geopostaletan” laburbiltzen dute. Horietan, paisaiak eta giza ekintzek duten inpaktua deskribatzen eta interpretatzen dute, ikastetxea ikusgai jartzeko.

Kimikaren alfabetoa
Hezkuntza Baliabide Ireki (HBI) honen helburu nagusia da taula periodikoa eta horien elementuak era erakargarrian ikastea, kimika bere historiarekin eta gure ingurunearekin uztartuz. Elementu kimikoen sailkapenari buruzko ezaguera zientifikoa sortzeko prozesu historikoek Kasu Azterketaren testuingurua ematen digute, eta eskema izateko balio dute, ikasleei taula periodikoa ulertzen lagunduko dien ikerketa ikaskuntzan. Gainera,
HBI honek askotariko ikuspegiak garatzen ditu, metodologia zientifikoa deitzen dugun horren barruan. Sekuentzia didaktikoan, ikaskuntzaegoerak daude, azken ekoizpen bati lotuta daudenak. Ikasketa-egoera horiek hainbat saiotan egiteko ataza gisa planteatuta daude, eta ikerketa gidatuen bidez ebazten dira.

Zelulamania
HBI honen helburu nagusia da gizakion zelula eta ehunak aztertzea, baita zelulek biologian duten garrantziaz jabetzea ere. Gaia jorratzeko, nahiko gai deskribatzailea denez, formatu gamifikatu bat aukeratu da, non zelula bera den joko-taula; bertan proposatuko dira atazak, askotariko proben bidez, hezkuntza-konpetentzia guztiak lantzeko. Proba bakoitzak puntuak ematen ditu, eta azken produktuetara daude bideratuta. Probez gain, ikasleen arteko lankidetza eta ekarpen pertsonalak ere baloratuko dira.

KLAS, KLAS, emozioak eszenara!
Sekuentzia hau proiektu bat da. Oinarrizko emozioak eta gizakiarengan duten bizi-funtzioa antzematea du helburu, bai eta horiek hautemateko, izendatzeko eta ulertzeko autoezagutza ere. Azkenik, emozioek bizitzako gertaerei nola egokitzen diren aztertzea garapen pertsonala, intelektuala eta sozio-afektiboa lortzeko.
Sistema materialak
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da.
Aurkezpena: Indarrak ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu. Erronka txiki gisa aurkezten dira, zenbait saiotan lantzeko. Erronka bakoitza ebazteko, hainbat ikerketa-jarduera egin behar dira, gero ekoizpen bat sortzeko.

Trukoa dauka!
Publizitate-munduaren ezagutza eta ikasketa kooperatiboa lotzen dituen baliabidea. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Design Thinking prozesu bat erabiliz eta magiaren munduaren metaforak erabiliz, ikasketa kooperatiboaren onura pertsonal eta sozialei buruzko publizitate-kanpaina bat diseinatu eta burutuko dute.
Beroa Ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko ikas-egoerak biltzen ditu, iraupen-saio batzuen erronka txiki gisa planteatuta. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da: termometroaren historia, beroa eta bere efektuak, beroaren goi-bilera bat ospatuko dugu eta ezkutuko korrentea, isolatzaileak eta eroaleak aztertuko ditugu, elikagaien energia ikusiko dugu, beroaren etxeko erabilera eta beroaren ginkana bat egingo dugu, azkenean, PISA-probekin ausartzeko.
Aurkezpena: Higidura Ikertzen
Gida honetan, Hezkuntza Baliabide Ireki (HBI) honen ezaugarriei eta erabilerari buruzko orientazio orokorrak daude, erabilitako metodologia-estrategiak eta ebaluazioa. Baina, bere egitura berezia dela-eta, aparteko fitxa didaktiko bat eskaintzen da erronka bakoitzerako. Fitxetan orientabide zehatzak ematen dira, eta hauek zehazten: edukiak, landutako konpetentziak eta ebaluazio-proposamena.



























