Buscador global
Mostrando del 221 al 229 de 229 resultados para: Classroom: gestor de nuestras actividades de aula filtrando por: Euskera

Osasuna eta ohitura osasungarriak
HBI honen helburua da osasuna eta ohitura osasungarriak ikertzea. Osasuna guretzat zer den aztertuko dugu, bai eta kontzeptu horrek historian izan duen bilakaera ere. Ikuspuntu zientifikotik aztertuko ditugu ohitura osasungarriak, gaur egungo praktika jakin batzuetatik haratago (hala nola gorputza gurtzea edo pozik egoteko beharrari buruzko mezu-zaparrada), presio handia egiten baitute osasunaren arloan hartzen ditugun erabakietan.
Sekuentzia didaktikoa ikaskuntza-egoerek osatzen dute, erronka gisa planteatzen baitira, eta gidatutako ikerketen bitartez ebazten dira, amaierako produkzio bati lotuta. Horiek guztiek STEM konpetentzia eta gainerako hezkuntza-konpetentziak garatzen laguntzen dute, baita XXI. mendeko hezkuntzaren erronkak ere.

Ekosistemak eta jasangarritasuna ikertzen
HBI honetan, honako gai hauek jorratuko ditugu: ekosistemak, gizakiak haien gainean duen eragina, planeta babesteko egon daitezkeen irtenbideak eta ohitura jasangarriak. Sistema naturalek nola funtzionatzen duten ulertzeak haren orekari eusteko informazioa ematen digu; horrexegatik landuko dugu lehenengo atalean. Bigarren atalean, jasangarritasunaren eta, ondorioz, gure ongizatearen aldeko kontsumo-ohiturak ikertuko ditugu.HBI honetan, honako gai hauek jorratuko ditugu: ekosistemak, gizakiak haien gainean duen eragina, planeta babesteko egon daitezkeen irtenbideak eta ohitura jasangarriak. Sistema naturalek nola funtzionatzen duten ulertzeak haren orekari eusteko informazioa ematen digu; horrexegatik landuko dugu lehenengo atalean. Bigarren atalean, jasangarritasunaren eta, ondorioz, gure ongizatearen aldeko kontsumo-ohiturak ikertuko ditugu.

Geodibertsitatea ikertzen
HBI honen helburua da geodibertsitatea eta hura babestu eta zaintzeko beharra ikertzea. Sekuentzia didaktikoa askotariko ikaskuntza-egoerek osatzen dute, erronka gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko.
Horiek guztiek STEM konpetentzia eta gainerako hezkuntza-konpetentziak garatzen laguntzen dute, baita XXI. mendeko hezkuntzaren erronkak ere. Erronka bakoitza ikerketa gidatuen bidez ebazten da, azken ekoizpen batekin lotuta.

Biodibertsitatea ikertzen
HBI honetan biodibertsitatea ikertuko dugu: zer den, nola neur dezakegun, zergatik den garrantzitsua mantentzea, gizakiak duen teknologiarekin zer eragin positibo edo kaltegarri izan dezakeen eta zer egin dezakegun galera saihesteko. Lehen gerturatze bat egingo dugun arren, geroago ikertuko ditugu ekosistemak, izaki bizidunak bizi diren inguruarekin eta beren artean lotzen dituzten harremanak. Sekuentzia didaktikoa askotariko ikaskuntza-egoerek osatzen dute, erronka gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko.
Horiek guztiek STEM konpetentzia eta gainerako funtsezko konpetentziak garatzen laguntzen dute, baita XXI. mendeko hezkuntzaren erronkak ere. Erronka bakoitza ikerketa gidatuen bidez ebazten da, azken ekoizpen batekin lotuta.

Hidrosfera ikertzen
HBI honi esker, atmosfera ikertu ahal izango dugu: egitura, konposizioa eta funtzioak, berotze globalarekiko nahiz klima-aldaketarekiko loturak eta ekosistemen gaineko ondorioak.
- Sekuentzia didaktikoak askotariko ikaskuntza-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko.
- Lortu beharreko helburuek lotura zuzena dute Biologia eta Geologiako konpetentzia espezifikoekin eta XXI. mendeko hezkuntzaren erronkekin.
- Erronka bakoitza lantzeko, ikerketajarduera batzuk egiten dira, ariketa bat gauzatzera zuzenduak.

Atmosfera ikertzen
HBI hau baliagarria izango da atmosfera, bere egitura, konposizioa eta funtzioak ikertzeko, baita berotze globalarekiko nahiz klima-aldaketarekiko lotura eta ekosistemen gaineko ondorioak ere.
- Sekuentzia didaktikoak askotariko ikaskuntza-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko.
- Lortu beharreko helburuek lotura zuzena dute Biologia eta Geologiako konpetentzia espezifikoekin eta XXI. mendeko hezkuntzaren erronkekin.
- Erronka bakoitza ariketa bat gauzatzera zuzendutako ikerketa-jardu

Erreakzio kimikoak eta GJH
HBI honen helburu nagusia erreakzio kimikoak aztertzea eta hiru irudikapenmailak antolatu ahal izatea da; hau da, makroskopikoa, mikroskopikoa eta sinbolikoa. Gainera, Garapen Jasangarrirako Helburuek egoera ugari eskaintzen dizkigute erreakzio kimikoen azterketa testuinguruan kokatzeko, argudio zientifikoaren garapena sustatzen duten kasuen azterketaren bidez erabakiak modu jasangarrian hartzea sustatzeko. Era berean, HBI honek askotariko ikuspegiak garatzen ditu, metodologia zientifikoa deitzen dugun horren barruan. Sekuentzia didaktikoan ikaskuntzako egoerak daude; hainbat saiotako iraupena duten atazak dira, eta azken ekoizpen bati lotuta daude.
Energia ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu, iraupen-saio batzuen erronka txiki gisa planteatuta. Erronka bakoitza produkzio bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da. Energia pisten bidez ikertuko dugu, kontsumo fantasma murrizteko esloganak egingo ditugu, simulazio digitalak erabiltzen ditugu eguneroko egoeren transformazio energetikoak ikertzeko, patinaje pista baten energiekin ausartzen gara, energia berriztagarriak baloratuz energien jatorria ikertzen dugu, elektrizitatearen bidea ezagutzeko ibilbide bat antolatzen dugu, energia berriztagarrietatik elektrizitatearen ekoizpena planifikatzen dugu eta PISA probekin ausartuko gara.

Erromatar erara
Ikasleek Antzinako Erromari buruzko hainbat alderdi ezagutuko dituzte, eta erromatar munduari buruzko jolas bat sortzeko erabiliko dituzte. Jokoa sekuentziaren azken emaitza izango da. Horretarako, gamifikazio-baliabideak erabiliko dituzte probak eta mahai-jokoaren arauak sortzeko.



























