Buscador global
Mostrando del 211 al 220 de 229 resultados para: Classroom: gestor de nuestras actividades de aula filtrando por: Euskera

Formulatzeko artea
HBI honen helburua da formulazioari buruz ikastea, konposatu bitarren eta hirutarren mailan, hidroxidoen kasuan. Gai honi heltzeko, zenbait maila proposatzen dira, gero eta konplexutasunmaila handiagoa dutenak, eta maila batetik bestera pasatu ahal izateko horiek gainditzen joatearen garrantzia azpimarratzen da. Ikasleen inplikazioa lortzeko, proposatzen diren atazetan eta jardueretan garrantzi handia dute jolasek, elkarlanek eta lankidetza-lanek; izan ere, horietan guztietan metodologia aktiboak bultzatzen dira, ikasleen inplikazio handia lortzeko. Probak azken produktuak lortzera bideratuta daude, eta, horretarako, banakako nahiz taldekako ekarpenak baloratzen dira.

KLAS, KLAS, emozioak eszenara!
Sekuentzia hau proiektu bat da. Oinarrizko emozioak eta gizakiarengan duten bizi-funtzioa antzematea du helburu, bai eta horiek hautemateko, izendatzeko eta ulertzeko autoezagutza ere. Azkenik, emozioek bizitzako gertaerei nola egokitzen diren aztertzea garapen pertsonala, intelektuala eta sozio-afektiboa lortzeko.
Beroa Ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko ikas-egoerak biltzen ditu, iraupen-saio batzuen erronka txiki gisa planteatuta. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da: termometroaren historia, beroa eta bere efektuak, beroaren goi-bilera bat ospatuko dugu eta ezkutuko korrentea, isolatzaileak eta eroaleak aztertuko ditugu, elikagaien energia ikusiko dugu, beroaren etxeko erabilera eta beroaren ginkana bat egingo dugu, azkenean, PISA-probekin ausartzeko.
Aurkezpena: Higidura Ikertzen
Gida honetan, Hezkuntza Baliabide Ireki (HBI) honen ezaugarriei eta erabilerari buruzko orientazio orokorrak daude, erabilitako metodologia-estrategiak eta ebaluazioa. Baina, bere egitura berezia dela-eta, aparteko fitxa didaktiko bat eskaintzen da erronka bakoitzerako. Fitxetan orientabide zehatzak ematen dira, eta hauek zehazten: edukiak, landutako konpetentziak eta ebaluazio-proposamena.
Sistema materialak
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da.
Aurkezpena: Indarrak ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu. Erronka txiki gisa aurkezten dira, zenbait saiotan lantzeko. Erronka bakoitza ebazteko, hainbat ikerketa-jarduera egin behar dira, gero ekoizpen bat sortzeko.

Trukoa dauka!
Publizitate-munduaren ezagutza eta ikasketa kooperatiboa lotzen dituen baliabidea. Lehen Hezkuntzako ikasleek, Design Thinking prozesu bat erabiliz eta magiaren munduaren metaforak erabiliz, ikasketa kooperatiboaren onura pertsonal eta sozialei buruzko publizitate-kanpaina bat diseinatu eta burutuko dute.
Materiaren Propietateak ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da.

Gazteentzako aholkularitza-zentroa
HBI hau proposamen didaktikoa da, eta gizakiaren ugaltze-aparatua lantzen du, baina ez soilik zati anatomiko eta funtzionala, baita sexu-aniztasunarekin, genero-berdintasunarekin eta ohitura osasuntsuekin lotutako partea ere. Proiektu gisa aurkezten da, ikasleek hainbat ataza egiteko, ikasi, hausnartu eta eztabaidatzeko eta entrenatzeko, gero zenbait baliabide sortu aldera (liburuxkak, zerrendak, konparazio taulak, mapa kontzeptualak, etab.). Azkenik, hori guztia hartu eta erakusketa bat ipiniko dute ikastetxean. Erakusketa horretan ikasleak gaiari buruzko aholkulari jardungo dira.

Energia: etorkizuna orain da
HBI honen helburua da energia energiatrantsizioaren ikuspegitik ikertzea, dituen gizarte- eta ingurumen-inplikazioekin. Gaiari heltzeko proposatzen diren atazek ibilbide bat osatzen dute; ibilbidearen abiapuntua da energia-motak eta horiek klima-aldaketaren aurrean dakartena ikertzea. Ildo horretatik, erronkekin eta onurekin erlazionatutako atazak planteatuko dira, eta ikasleak trantsizioan inplikatuko ditugu. Azkenik, elektrifikazioaren gaiarekin amaituko da. Ikasleen inplikazioa lortzeko, proposatzen diren atazetan eta jardueretan garrantzi handia dute jolasek, elkarlanek eta lankidetza-lanek; izan ere, horietan guztietan metodologia aktiboak bultzatzen dira, ikasleen inplikazio handia lortzeko.



























