Buscador global
Mostrando del 201 al 210 de 223 resultados para: Classroom: gestor de nuestras actividades de aula filtrando por: Euskera

Elikagaien bidaia (II)
Elikaduraz arduratzen diren osasunarekin eta giza gorputzaren sistemekin lotutako oinarrizko jakintzak lantzen dituen ikaskuntza-egoeraren bigarren zatia da HBI hau. Elikadura eta digestioa ikusita, arnasketan, zirkulazioan eta iraitzgailuan zentratzen da. Ikasleek aztertu egiten dituzte haien anatomia eta fisiologia ezagutzeko, jolasen bidez errepasatzen dituzte eta narrazio laburretan ikasitakoa laburbiltzen dute. Aldi berean, irakurketetan eta Interneten datuak ikertzeko, esperimentatzeko, simulatzeko eta aztertzeko lanak egiten ditu, nutrimaster titulua lortzeko prestatzen dituzten bitarteko ekoizpenekin.

Hormonen sinfonia
HBI hau ikaskuntza-egoera bat da, sistema endokrinoarekin lotutako oinarrizko jakintzak lantzen dituena. Ikasleek trebetasun zientifikoak lantzen dituzte, beren anatomia eta fisiologia eta horrekin lotutako egungo osasun-gaiak ikertuz, bideoetako eta grafikoetako datuak aztertzeko atazen bidez, laburpenen bidez, galdetegiak sortuz eta irakurketen eta haien ondoko eztabaiden bidez.
Tarteko produktuak egiten dira, eta koaderno batean eta banakako proba batean adierazten. Helburua joko bat diseinatzea da, landu duguna bilduko duena.

Ziborg Proiektua
REA hau ikaskuntza-egoera bat da, nerbiosistemarekin eta zentzumen-organoekin lotutako oinarrizko jakintzak lantzen dituena. Ikasleek beren anatomia eta fisiologia aztertuko dute, ikerketa-, esperimentazio-, simulazio-, datu-analisi-, laburpen- eta irakurketa-lanen bidez, eta, ondoren, eztabaidak egingo dituzte, hainbat bitarteko ekoizpenekin.
Hori guztiarekin, azken helburua lortuko da, «Desing Thinking» metodologiarekin eta IAren laguntzarekin, ikasitako sistemak analogiak eginez ziberikasle bat diseinauko dute. Ikerketa koadernoaren eta probaren bidez, diseinatzaile izateko prestatzen dira.

Zelulamania
HBI honen helburu nagusia da gizakion zelula eta ehunak aztertzea, baita zelulek biologian duten garrantziaz jabetzea ere. Gaia jorratzeko, nahiko gai deskribatzailea denez, formatu gamifikatu bat aukeratu da, non zelula bera den joko-taula; bertan proposatuko dira atazak, askotariko proben bidez, hezkuntza-konpetentzia guztiak lantzeko. Proba bakoitzak puntuak ematen ditu, eta azken produktuetara daude bideratuta. Probez gain, ikasleen arteko lankidetza eta ekarpen pertsonalak ere baloratuko dira.

Geopaisaiak
HBI hau kanpoko agente geologikoak eta erliebeak eta paisaiak eratu eta aldatzen dituzten ingurumen alderdiak lantzen dituen proposamen didaktiko bat da. Ikaskuntza egoera bat da, non ikasleek zenbait konpetentzia-ataza egiten dituzten. Laborategian eta Sarean ikerketak egiten dituzte, simulazio eta argazkien bidez, hausnartu egiten dute, ondorioak ateratzen dituzte, eztabaidatu eta txostenak, taulak, glosarioak, etab. egiten dituzte. Ikasitakoa “Geopostaletan” laburbiltzen dute. Horietan, paisaiak eta giza ekintzek duten inpaktua deskribatzen eta interpretatzen dute, ikastetxea ikusgai jartzeko.

KLAS, KLAS, emozioak eszenara!
Sekuentzia hau proiektu bat da. Oinarrizko emozioak eta gizakiarengan duten bizi-funtzioa antzematea du helburu, bai eta horiek hautemateko, izendatzeko eta ulertzeko autoezagutza ere. Azkenik, emozioek bizitzako gertaerei nola egokitzen diren aztertzea garapen pertsonala, intelektuala eta sozio-afektiboa lortzeko.
Beroa Ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko ikas-egoerak biltzen ditu, iraupen-saio batzuen erronka txiki gisa planteatuta. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da: termometroaren historia, beroa eta bere efektuak, beroaren goi-bilera bat ospatuko dugu eta ezkutuko korrentea, isolatzaileak eta eroaleak aztertuko ditugu, elikagaien energia ikusiko dugu, beroaren etxeko erabilera eta beroaren ginkana bat egingo dugu, azkenean, PISA-probekin ausartzeko.
Aurkezpena: Higidura Ikertzen
Gida honetan, Hezkuntza Baliabide Ireki (HBI) honen ezaugarriei eta erabilerari buruzko orientazio orokorrak daude, erabilitako metodologia-estrategiak eta ebaluazioa. Baina, bere egitura berezia dela-eta, aparteko fitxa didaktiko bat eskaintzen da erronka bakoitzerako. Fitxetan orientabide zehatzak ematen dira, eta hauek zehazten: edukiak, landutako konpetentziak eta ebaluazio-proposamena.
Sistema materialak
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da.
Materiaren Propietateak ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da.



























