Buscador global
Mostrando del 181 al 187 de 187 resultados para: Classroom: gestor de nuestras actividades de aula filtrando por: Euskera

Energia: etorkizuna orain da
HBI honen helburua da energia energiatrantsizioaren ikuspegitik ikertzea, dituen gizarte- eta ingurumen-inplikazioekin. Gaiari heltzeko proposatzen diren atazek ibilbide bat osatzen dute; ibilbidearen abiapuntua da energia-motak eta horiek klima-aldaketaren aurrean dakartena ikertzea. Ildo horretatik, erronkekin eta onurekin erlazionatutako atazak planteatuko dira, eta ikasleak trantsizioan inplikatuko ditugu. Azkenik, elektrifikazioaren gaiarekin amaituko da. Ikasleen inplikazioa lortzeko, proposatzen diren atazetan eta jardueretan garrantzi handia dute jolasek, elkarlanek eta lankidetza-lanek; izan ere, horietan guztietan metodologia aktiboak bultzatzen dira, ikasleen inplikazio handia lortzeko.

Gazteentzako aholkularitza-zentroa
HBI hau proposamen didaktikoa da, eta gizakiaren ugaltze-aparatua lantzen du, baina ez soilik zati anatomiko eta funtzionala, baita sexu-aniztasunarekin, genero-berdintasunarekin eta ohitura osasuntsuekin lotutako partea ere. Proiektu gisa aurkezten da, ikasleek hainbat ataza egiteko, ikasi, hausnartu eta eztabaidatzeko eta entrenatzeko, gero zenbait baliabide sortu aldera (liburuxkak, zerrendak, konparazio taulak, mapa kontzeptualak, etab.). Azkenik, hori guztia hartu eta erakusketa bat ipiniko dute ikastetxean. Erakusketa horretan ikasleak gaiari buruzko aholkulari jardungo dira.

Biodibertsitatea ikertzen
HBI honetan biodibertsitatea ikertuko dugu: zer den, nola neur dezakegun, zergatik den garrantzitsua mantentzea, gizakiak duen teknologiarekin zer eragin positibo edo kaltegarri izan dezakeen eta zer egin dezakegun galera saihesteko. Lehen gerturatze bat egingo dugun arren, geroago ikertuko ditugu ekosistemak, izaki bizidunak bizi diren inguruarekin eta beren artean lotzen dituzten harremanak. Sekuentzia didaktikoa askotariko ikaskuntza-egoerek osatzen dute, erronka gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko.
Horiek guztiek STEM konpetentzia eta gainerako funtsezko konpetentziak garatzen laguntzen dute, baita XXI. mendeko hezkuntzaren erronkak ere. Erronka bakoitza ikerketa gidatuen bidez ebazten da, azken ekoizpen batekin lotuta.

Hidrosfera ikertzen
HBI honi esker, atmosfera ikertu ahal izango dugu: egitura, konposizioa eta funtzioak, berotze globalarekiko nahiz klima-aldaketarekiko loturak eta ekosistemen gaineko ondorioak.
- Sekuentzia didaktikoak askotariko ikaskuntza-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko.
- Lortu beharreko helburuek lotura zuzena dute Biologia eta Geologiako konpetentzia espezifikoekin eta XXI. mendeko hezkuntzaren erronkekin.
- Erronka bakoitza lantzeko, ikerketajarduera batzuk egiten dira, ariketa bat gauzatzera zuzenduak.

Erreakzio kimikoak eta GJH
HBI honen helburu nagusia erreakzio kimikoak aztertzea eta hiru irudikapenmailak antolatu ahal izatea da; hau da, makroskopikoa, mikroskopikoa eta sinbolikoa. Gainera, Garapen Jasangarrirako Helburuek egoera ugari eskaintzen dizkigute erreakzio kimikoen azterketa testuinguruan kokatzeko, argudio zientifikoaren garapena sustatzen duten kasuen azterketaren bidez erabakiak modu jasangarrian hartzea sustatzeko. Era berean, HBI honek askotariko ikuspegiak garatzen ditu, metodologia zientifikoa deitzen dugun horren barruan. Sekuentzia didaktikoan ikaskuntzako egoerak daude; hainbat saiotako iraupena duten atazak dira, eta azken ekoizpen bati lotuta daude.
Energia ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu, iraupen-saio batzuen erronka txiki gisa planteatuta. Erronka bakoitza produkzio bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da. Energia pisten bidez ikertuko dugu, kontsumo fantasma murrizteko esloganak egingo ditugu, simulazio digitalak erabiltzen ditugu eguneroko egoeren transformazio energetikoak ikertzeko, patinaje pista baten energiekin ausartzen gara, energia berriztagarriak baloratuz energien jatorria ikertzen dugu, elektrizitatearen bidea ezagutzeko ibilbide bat antolatzen dugu, energia berriztagarrietatik elektrizitatearen ekoizpena planifikatzen dugu eta PISA probekin ausartuko gara.

Erromatar erara
Ikasleek Antzinako Erromari buruzko hainbat alderdi ezagutuko dituzte, eta erromatar munduari buruzko jolas bat sortzeko erabiliko dituzte. Jokoa sekuentziaren azken emaitza izango da. Horretarako, gamifikazio-baliabideak erabiliko dituzte probak eta mahai-jokoaren arauak sortzeko.



























