Buscador global
Mostrando del 51 al 60 de 84 resultados para: Classroom: gestor de nuestras actividades de aula filtrando por: Aprendizaje basado en Retos
Aurkezpena: Higidura Ikertzen
Gida honetan, Hezkuntza Baliabide Ireki (HBI) honen ezaugarriei eta erabilerari buruzko orientazio orokorrak daude, erabilitako metodologia-estrategiak eta ebaluazioa. Baina, bere egitura berezia dela-eta, aparteko fitxa didaktiko bat eskaintzen da erronka bakoitzerako. Fitxetan orientabide zehatzak ematen dira, eta hauek zehazten: edukiak, landutako konpetentziak eta ebaluazio-proposamena.
Sistema materialak
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da.
Materiaren Propietateak ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko. Erronka bakoitza ekoizpen bati zuzendutako ikerketa-jarduera gidatu batzuen bidez ebazten da.
Aurkezpena: Indarrak ikertzen
Sekuentzia didaktikoak askotariko arazo-egoerak biltzen ditu. Erronka txiki gisa aurkezten dira, zenbait saiotan lantzeko. Erronka bakoitza ebazteko, hainbat ikerketa-jarduera egin behar dira, gero ekoizpen bat sortzeko.

Energia: etorkizuna orain da
HBI honen helburua da energia energiatrantsizioaren ikuspegitik ikertzea, dituen gizarte- eta ingurumen-inplikazioekin. Gaiari heltzeko proposatzen diren atazek ibilbide bat osatzen dute; ibilbidearen abiapuntua da energia-motak eta horiek klima-aldaketaren aurrean dakartena ikertzea. Ildo horretatik, erronkekin eta onurekin erlazionatutako atazak planteatuko dira, eta ikasleak trantsizioan inplikatuko ditugu. Azkenik, elektrifikazioaren gaiarekin amaituko da. Ikasleen inplikazioa lortzeko, proposatzen diren atazetan eta jardueretan garrantzi handia dute jolasek, elkarlanek eta lankidetza-lanek; izan ere, horietan guztietan metodologia aktiboak bultzatzen dira, ikasleen inplikazio handia lortzeko.

Erreakzio kimikoak eta GJH
HBI honen helburu nagusia erreakzio kimikoak aztertzea eta hiru irudikapenmailak antolatu ahal izatea da; hau da, makroskopikoa, mikroskopikoa eta sinbolikoa. Gainera, Garapen Jasangarrirako Helburuek egoera ugari eskaintzen dizkigute erreakzio kimikoen azterketa testuinguruan kokatzeko, argudio zientifikoaren garapena sustatzen duten kasuen azterketaren bidez erabakiak modu jasangarrian hartzea sustatzeko. Era berean, HBI honek askotariko ikuspegiak garatzen ditu, metodologia zientifikoa deitzen dugun horren barruan. Sekuentzia didaktikoan ikaskuntzako egoerak daude; hainbat saiotako iraupena duten atazak dira, eta azken ekoizpen bati lotuta daude.

Atmosfera ikertzen
HBI hau baliagarria izango da atmosfera, bere egitura, konposizioa eta funtzioak ikertzeko, baita berotze globalarekiko nahiz klima-aldaketarekiko lotura eta ekosistemen gaineko ondorioak ere.
- Sekuentzia didaktikoak askotariko ikaskuntza-egoerak biltzen ditu, erronka txiki gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko.
- Lortu beharreko helburuek lotura zuzena dute Biologia eta Geologiako konpetentzia espezifikoekin eta XXI. mendeko hezkuntzaren erronkekin.
- Erronka bakoitza ariketa bat gauzatzera zuzendutako ikerketa-jardu

Geodibertsitatea ikertzen
HBI honen helburua da geodibertsitatea eta hura babestu eta zaintzeko beharra ikertzea. Sekuentzia didaktikoa askotariko ikaskuntza-egoerek osatzen dute, erronka gisa aurkeztuta, zenbait saiotan lantzeko.
Horiek guztiek STEM konpetentzia eta gainerako hezkuntza-konpetentziak garatzen laguntzen dute, baita XXI. mendeko hezkuntzaren erronkak ere. Erronka bakoitza ikerketa gidatuen bidez ebazten da, azken ekoizpen batekin lotuta.

Osasuna eta ohitura osasungarriak
HBI honen helburua da osasuna eta ohitura osasungarriak ikertzea. Osasuna guretzat zer den aztertuko dugu, bai eta kontzeptu horrek historian izan duen bilakaera ere. Ikuspuntu zientifikotik aztertuko ditugu ohitura osasungarriak, gaur egungo praktika jakin batzuetatik haratago (hala nola gorputza gurtzea edo pozik egoteko beharrari buruzko mezu-zaparrada), presio handia egiten baitute osasunaren arloan hartzen ditugun erabakietan.
Sekuentzia didaktikoa ikaskuntza-egoerek osatzen dute, erronka gisa planteatzen baitira, eta gidatutako ikerketen bitartez ebazten dira, amaierako produkzio bati lotuta. Horiek guztiek STEM konpetentzia eta gainerako hezkuntza-konpetentziak garatzen laguntzen dute, baita XXI. mendeko hezkuntzaren erronkak ere.

Gazteentzako aholkularitza-zentroa
HBI hau proposamen didaktikoa da, eta gizakiaren ugaltze-aparatua lantzen du, baina ez soilik zati anatomiko eta funtzionala, baita sexu-aniztasunarekin, genero-berdintasunarekin eta ohitura osasuntsuekin lotutako partea ere. Proiektu gisa aurkezten da, ikasleek hainbat ataza egiteko, ikasi, hausnartu eta eztabaidatzeko eta entrenatzeko, gero zenbait baliabide sortu aldera (liburuxkak, zerrendak, konparazio taulak, mapa kontzeptualak, etab.). Azkenik, hori guztia hartu eta erakusketa bat ipiniko dute ikastetxean. Erakusketa horretan ikasleak gaiari buruzko aholkulari jardungo dira.



























