Buscador global
Mostrando del 1 al 10 de 34 resultados filtrando por: Situación de aprendizajeEuskera
Formulatzeko artean sakontzen
HBI honen helburua da konposatu hirutarrak (oxoazidoak, oxoanioiak, gatzak eta gatz azidoak) ikertzea formulazioaren eta nomenklaturaren ikuspegitik. Gai horri heltzeko, jakintzaren txoko batzuk proposatzen dira. Horietan, konposatu bitarrak abiapuntu hartuta, konposatu hirutarren formulazioan eta nomenklaturan sakontzen da. Ikasleen inplikazioa lortzeko, proposatzen diren atazetan eta jardueretan garrantzi handia dute jolasek, elkarlanek eta lankidetza-lanek; izan ere, horietan guztietan metodologia aktiboak bultzatzen dira, ikasleen inplikazio handia lortzeko. Probak azken produktuak lortzera bideratuta daude, eta, horretarako, banakako nahiz taldekako ekarpenak baloratzen dira.
Konexio ikusezinen boterea
HBI honen xede nagusia lotura kimikoaren hastapenak aztertzea da eta adierazteko hiru mailak artikulatzea, hau da, makroskopikoa, mikroskopikoa eta sinbolikoa. Era berean, HBI honek askotariko ikuspegiak garatzen ditu, metodologia zientifikoa deitzen dugun horren barruan. Sekuentzia didaktikoan ikaskuntzako egoerak daude, hainbat saiotako iraupena duten atazak dira eta azken ekoizpen bati lotuta daude.
Elikagaien bidaia (I)
REA honetan, elikadura osasungarriarekin eta nutrizio-funtzioaz arduratzen diren giza gorputzaren sistemekin lotutako oinarrizko jakintzak lantzen dituen ikaskuntza-egoeraren lehen zatia aurkezten da. Ikasleek irizpide zientifikoen arabera aukeratu behar dituzte elikagaiak, eta digestio-sistemaren anatomia eta fisiologia ezagutu behar dute, barruan «bidaia» bat egiteko eta amaierako egunari batean deskribatzeko. Konpetentzia-lanak egiten dituzte, datuak aztertzen dituzte irakurketetan eta Interneten, ikerketak egiten dituzte laborategian, jolasak egiten dituzte, eztabaidak egiten dituzte, eta hainbat produkziotan islazten diren ondorioak ateratzen dituzte.
Energia: etorkizuna orain da
HBI honen helburua da energia energiatrantsizioaren ikuspegitik ikertzea, dituen gizarte- eta ingurumen-inplikazioekin. Gaiari heltzeko proposatzen diren atazek ibilbide bat osatzen dute; ibilbidearen abiapuntua da energia-motak eta horiek klima-aldaketaren aurrean dakartena ikertzea. Ildo horretatik, erronkekin eta onurekin erlazionatutako atazak planteatuko dira, eta ikasleak trantsizioan inplikatuko ditugu. Azkenik, elektrifikazioaren gaiarekin amaituko da. Ikasleen inplikazioa lortzeko, proposatzen diren atazetan eta jardueretan garrantzi handia dute jolasek, elkarlanek eta lankidetza-lanek; izan ere, horietan guztietan metodologia aktiboak bultzatzen dira, ikasleen inplikazio handia lortzeko.
Formulatzeko artea
HBI honen helburua da formulazioari buruz ikastea, konposatu bitarren eta hirutarren mailan, hidroxidoen kasuan. Gai honi heltzeko, zenbait maila proposatzen dira, gero eta konplexutasunmaila handiagoa dutenak, eta maila batetik bestera pasatu ahal izateko horiek gainditzen joatearen garrantzia azpimarratzen da. Ikasleen inplikazioa lortzeko, proposatzen diren atazetan eta jardueretan garrantzi handia dute jolasek, elkarlanek eta lankidetza-lanek; izan ere, horietan guztietan metodologia aktiboak bultzatzen dira, ikasleen inplikazio handia lortzeko. Probak azken produktuak lortzera bideratuta daude, eta, horretarako, banakako nahiz taldekako ekarpenak baloratzen dira.
Erreakzio kimikoak eta GJH
HBI honen helburu nagusia erreakzio kimikoak aztertzea eta hiru irudikapenmailak antolatu ahal izatea da; hau da, makroskopikoa, mikroskopikoa eta sinbolikoa. Gainera, Garapen Jasangarrirako Helburuek egoera ugari eskaintzen dizkigute erreakzio kimikoen azterketa testuinguruan kokatzeko, argudio zientifikoaren garapena sustatzen duten kasuen azterketaren bidez erabakiak modu jasangarrian hartzea sustatzeko. Era berean, HBI honek askotariko ikuspegiak garatzen ditu, metodologia zientifikoa deitzen dugun horren barruan. Sekuentzia didaktikoan ikaskuntzako egoerak daude; hainbat saiotako iraupena duten atazak dira, eta azken ekoizpen bati lotuta daude.
Geopaisaiak
HBI hau kanpoko agente geologikoak eta erliebeak eta paisaiak eratu eta aldatzen dituzten ingurumen alderdiak lantzen dituen proposamen didaktiko bat da. Ikaskuntza egoera bat da, non ikasleek zenbait konpetentzia-ataza egiten dituzten. Laborategian eta Sarean ikerketak egiten dituzte, simulazio eta argazkien bidez, hausnartu egiten dute, ondorioak ateratzen dituzte, eztabaidatu eta txostenak, taulak, glosarioak, etab. egiten dituzte. Ikasitakoa “Geopostaletan” laburbiltzen dute. Horietan, paisaiak eta giza ekintzek duten inpaktua deskribatzen eta interpretatzen dute, ikastetxea ikusgai jartzeko.
Kimikaren alfabetoa
Hezkuntza Baliabide Ireki (HBI) honen helburu nagusia da taula periodikoa eta horien elementuak era erakargarrian ikastea, kimika bere historiarekin eta gure ingurunearekin uztartuz. Elementu kimikoen sailkapenari buruzko ezaguera zientifikoa sortzeko prozesu historikoek Kasu Azterketaren testuingurua ematen digute, eta eskema izateko balio dute, ikasleei taula periodikoa ulertzen lagunduko dien ikerketa ikaskuntzan. Gainera,
HBI honek askotariko ikuspegiak garatzen ditu, metodologia zientifikoa deitzen dugun horren barruan. Sekuentzia didaktikoan, ikaskuntzaegoerak daude, azken ekoizpen bati lotuta daudenak. Ikasketa-egoera horiek hainbat saiotan egiteko ataza gisa planteatuta daude, eta ikerketa gidatuen bidez ebazten dira.
Atomoen sekretuen bila
HBI honen xedea nagusia da eredu atomikoen eboluzioa aztertzea denboran zehar egungo eredu atomikora iritsi arte. Gai garrantzitsua da baina oso deskriptiboa; hori dela eta, testuinguruan jartzea, ikerketa eta modelizazioa sartu dira STEM konpetentzien eta gainerako funtsezko konpetentzien garapeneko ezinbesteko prozesu gisa.
Sekuentzia didaktikoan ikaskuntzako egoerak daude, hainbat saiotako iraupena duten atazak dira eta azken ekoizpen bati lotutako gidatutako ikerketaren bidez ebazten dira.
Gazteentzako aholkularitza-zentroa
HBI hau proposamen didaktikoa da, eta gizakiaren ugaltze-aparatua lantzen du, baina ez soilik zati anatomiko eta funtzionala, baita sexu-aniztasunarekin, genero-berdintasunarekin eta ohitura osasuntsuekin lotutako partea ere. Proiektu gisa aurkezten da, ikasleek hainbat ataza egiteko, ikasi, hausnartu eta eztabaidatzeko eta entrenatzeko, gero zenbait baliabide sortu aldera (liburuxkak, zerrendak, konparazio taulak, mapa kontzeptualak, etab.). Azkenik, hori guztia hartu eta erakusketa bat ipiniko dute ikastetxean. Erakusketa horretan ikasleak gaiari buruzko aholkulari jardungo dira.