Buscador global
Mostrando del 151 al 160 de 187 resultados para: Classroom: gestor de nuestras actividades de aula filtrando por: Euskera

Izaki bizidunen sailkapena
“Izaki bizidunen sailkapena ikertzen” proposamen didaktiko bat da, gai hori lantzeko DBHko 1. mailako Biologia eta Geologia ikasgaian.
HBI hau “Ikertzen” seriearen barruan sartzen da, eta haren bidez ikasleak motibatzeko erronkak planteatzen ditugu; horrez gain, ahal den neurrian, ikerketa zientifikoko prozedura bat dakarte (behaketa, planifikazioa, informazioa bilatzea, esperimentazioa, emaitzen analisia, ondorioak ateratzea, komunikazioa), Biologia eta Geologia ikasgaiaren izaera berezia aintzat hartuta.

Dena mugitzen da!
Proiektu teknologiko honetan ikasleek jostailuzko garajeak eraikiko dituzte benetako arazo bati irtenbidea emateko. Talde kooperatiboetan, erronka gauzatuko dute, ideia bat planifikatzetik hura gauzatu arte, polea, arrapala eta palanka diren makina sinpleei buruzko ezagutzak erabiliz.

Behin batean... bazen estutxe bat
Hezkuntza Baliabide ireki honek eskola-objektu baten kontakizun autobiografikoa egitean oinarritutako sekuentzia didaktikoa planteatzen du, pertsonifikazio-teknika erabiliz.
Ikasleria produktu bat elaboratzeak dakarren guztiaz jabetuko da -energia-gastuaz, naturan duen eraginaz-, eta konturatuko da ezinbestekoa dela iraunkortasun-irizpideak erabiliz burutzea elaborazio-prozesu osoa. Gizakiaren jardunak zer dakarren aztertuko da, kritikoki analizatuko da, haien kontsumo-erabakiek duten eragina ulerzeko.

GPSa
Ingurune hurbila ezagututa, ikasleek, talde kooperatiboetan, beren herriko ibilbide-gida interaktiboa sortu eta zabalduko dute. Eduloc aplikazioan jarriko dute.

Zuri-beltzean bizi zirenean
Ikasleek ikerlan bat egingo dute, XX. mendeko berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan adin bereko haurrak nola bizi ziren jakiteko. Horretarako, zuzeneko lekukotzak jasoko dituzte beren familia-ingurunean.
Egindako ikaskuntzak irudikatzeko sorkuntza dramatikoa prestatuko dute. Gainera, informazio-liburuxka bat egingo dute, ikusleak antzezpenera gonbidatzeko.

ARTEmatikaMENTE
Kandinsky, Picasso eta mosaiko arabiarrak Lehen Hezkuntzako klaseetara iritsi dira. Mosaikoak sortzea eta margolari garaikideen koadroen bertsio propioak egitea izango dira ikasleek aurrez aurre izango dituzten zereginetako batzuk. Sekuentzia amaitzeko, beren sorkuntza guztiak erakutsi beharko dituzte beraiek antolatutako arte eta matematika erakusketa batean.

Atomoen sekretuen bila
HBI honen xedea nagusia da eredu atomikoen eboluzioa aztertzea denboran zehar egungo eredu atomikora iritsi arte. Gai garrantzitsua da baina oso deskriptiboa; hori dela eta, testuinguruan jartzea, ikerketa eta modelizazioa sartu dira STEM konpetentzien eta gainerako funtsezko konpetentzien garapeneko ezinbesteko prozesu gisa.
Sekuentzia didaktikoan ikaskuntzako egoerak daude, hainbat saiotako iraupena duten atazak dira eta azken ekoizpen bati lotutako gidatutako ikerketaren bidez ebazten dira.

Elikagaien bidaia (I)
REA honetan, elikadura osasungarriarekin eta nutrizio-funtzioaz arduratzen diren giza gorputzaren sistemekin lotutako oinarrizko jakintzak lantzen dituen ikaskuntza-egoeraren lehen zatia aurkezten da. Ikasleek irizpide zientifikoen arabera aukeratu behar dituzte elikagaiak, eta digestio-sistemaren anatomia eta fisiologia ezagutu behar dute, barruan «bidaia» bat egiteko eta amaierako egunari batean deskribatzeko. Konpetentzia-lanak egiten dituzte, datuak aztertzen dituzte irakurketetan eta Interneten, ikerketak egiten dituzte laborategian, jolasak egiten dituzte, eztabaidak egiten dituzte, eta hainbat produkziotan islazten diren ondorioak ateratzen dituzte.

Indarrak eta fluidoak
REA honek fluidoetan gertatzen diren indarren ikerketa du helburu, presioaren, presio hidrostátikoaren, Pascalen, presio atmosferikoaren eta flotagarritasunaren bidez. Gai hau lantzeko, hainbat atal proposatzen dira: hasieran, deformatzen duten indarrak aztertzen dira, eta hortik abiatuta dentsitatea eta likidoetan zein airean eragiten diren presioak lantzen dira, Arkimedesengana iritsi arte.

Kimikaren alfabetoa
Hezkuntza Baliabide Ireki (HBI) honen helburu nagusia da taula periodikoa eta horien elementuak era erakargarrian ikastea, kimika bere historiarekin eta gure ingurunearekin uztartuz. Elementu kimikoen sailkapenari buruzko ezaguera zientifikoa sortzeko prozesu historikoek Kasu Azterketaren testuingurua ematen digute, eta eskema izateko balio dute, ikasleei taula periodikoa ulertzen lagunduko dien ikerketa ikaskuntzan. Gainera,
HBI honek askotariko ikuspegiak garatzen ditu, metodologia zientifikoa deitzen dugun horren barruan. Sekuentzia didaktikoan, ikaskuntzaegoerak daude, azken ekoizpen bati lotuta daudenak. Ikasketa-egoera horiek hainbat saiotan egiteko ataza gisa planteatuta daude, eta ikerketa gidatuen bidez ebazten dira.



























